2014/06/07 10:30 - 14:00

Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia
Euskararen Etxea, Deustualdea
Ekainaren 7ko goizean Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Iparraldeko EKE Elkartearekin antolatzen dugun lehiaketa honetako sei irabazleak zeintzuk diren ezagutuko dugu eta beraien lanei buruzko azalpena emango digute ere irabazleek. Ekitaldi xumea izango da, baina jardueraz beterik: graffiti lantegi bat antolatu dugu goizari hasiera emateko, musika ekitaldiak izango ditugu ere eta ondoren sari banaketa eta solasaldirako tartea pintxo batzuk dastatzen ditugun bitartean. Horrela antolatu dugu goiza: 10:30etan Ongi etorria eta aurkezpenak 10:30etatik – 12:00etara Graffiti tailerra. Doakoa. 400 muralismok eskainia. Lantegi honetan parte hartzeko gure webgunean sartu eta izena eman 12:00etatik – 12:20etara Musika Zeze taldearekin 12:20etatik – 12:40etara Musika Josu Bergara kantariarekin 12:45etatik – 13:15etara Sari banaketa ekitaldia 13:20etatik aurrera Agurra eta solasaldia eta pintxoak Ekitaldia publikora zabalik dago. Gonbidatuta zaude!