Graffiti tailerra Euskararen Etxean, 400 Muralismo taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2014ko mai. 22a, 15:34
Azkue Fundazioak graffiti tailerra egingo du datorren ekainaren 7an Euskararen Etxean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ere egun horretan egingo dutela aprobetxatuz. Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismo taldeko lagunek gidatuko dute.

Nortzuk dira 400 muralismokoak?
400 ml dira spray pote baten eduki estandarra, arte murala egokien irudikatzen duen elementuarena; 400 muralismo, berriz, Getxon sortu eta muralak diseinatu eta egiten diharduen taldearen izena da.
Esparru desberdinetako profesionalek osatzen dute: Iciar Nieto, diseinuaren eta publizitate grafikoaren arloko prestakuntza duena, eta Miguel Atutxa, sektorean hainbat urteko esperientzia duen muralgilea.
Bi arlo osagarri horiek uztartzeak kalitate proiektu berritzaileak ekoiztea dakar.

Hauek dira beraiek egindago lanen adibide  batzuk:

Bilboko Itsas Museoan egindako lana. Jet Lag Bio, bilbo 2008. 20 x 5 m. inguru

 

twentyfit gimnasioa, bilbo 2012. 15 x 2,70 m.

 

Red Bull local art alde-zaharra eta bilbi, bilbo 2011. 8 x 2,20 m.

 

Graffiti lantegia 400 muralismorekin

Datorren ekainaren 7an graffiti tailerra antolatuko dugu Euskararen Etxean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egun horretan ere ospatuko dugula aprobetxatuz.

Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismoko lagunekin egingo dugu.

Nortzuk dira 400 muralismokoak?
400 ml dira spray pote baten eduki estandarra, arte murala egokien irudikatzen duen elementuarena; 400 muralismo, berriz, Getxon sortu eta muralak diseinatu eta egiten diharduen taldearen izena da.
Esparru desberdinetako profesionalek osatzen dute: Iciar Nieto, diseinuaren eta publizitate grafikoaren arloko prestakuntza duena, eta Miguel Atutxa, sektorean hainbat urteko esperientzia duen muralgilea.
Bi arlo osagarri horiek uztartzeak kalitate proiektu berritzaileak ekoiztea dakar.

Hauek dira beraiek egindago lanen adibide  batzuk:

Bilboko Itsas Museoan egindako lana. Jet Lag Bio, bilbo 2008. 20 x 5 m. inguru

 

twentyfit gimnasioa, bilbo 2012. 15 x 2,70 m.

 

Red Bull local art alde-zaharra eta bilbi, bilbo 2011. 8 x 2,20 m.

Lantegian parte hartzeko, izena ematea besterik ez dago; eta egun horretan zikintzeko moduko arropa eta sortzeko gogo handia ekarri!