‘Joxean’s Hil Eben’ filmeko karlista zonbiak Euskararen Etxean berpiztuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2014ko eka. 12a, 08:30
Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (‘Ataun Of The Dead’-eko bi zientzialari karlistak), XIX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira.

Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, eta kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dute. Horrela dio 'Ataun of the Dead' film arrakastatsuaren bigarren zatiaren sinopsiak. 

Beñat Irurrioz zuzendarietako baten hitzetan: “Estilo edo genero nahasketari dagokionean, egia da collage handi bat dela film guztia: Spaghetti Western-a eta B serieko filmen arteko nahasketa baten antzekoa da”.
Adi, trilogiaren hirugarren zatia ere diseinatuta baitaukate: “Zumalakarregi Nabarraldeko momien eta eurek berpizturiko Antso Nagusi momifikatuaren aurka borrokatuko da”.


Joxean’s Hil Eben Euskararen Etxean proiektatuko da, gaur -ekainak 12- 19:00etan. Filmaz gain, bi trailer faltsu ere ikusi ahalko dira, eta zuzendariak bertan izango dira emanaldia aurkezteko.