Banden Lehia musika txapelketaren 6. edizioa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2014ko urr. 2a, 11:45
Atzo bertan eman genion hasiera euskal musika talde amateurrik onena saritzea helburu duen lehiaketa. 6. edizioa martxan dago eta urriaren 27ra arte taldeek izena eman dezakete. Aurten, sariak inoiz baino desiragarriagoak!

Atzo bertan eman genion hasiera euskal musika talde amateurrik onena saritzea helburu duen lehiaketa.

Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematen ditugu eta euskara eta teknologiaren erabilpena uztartu.

Aurtengo edizioan sariak inoiz baino pottoloagoak dira eta, horrela, banda irabazleak: disko bat ekoiztuko du eta 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du.

Banden Lehia 2014ko kartela

 

Musika talde batean jotzen baduzu eta zure ametsa bada, izena eman lehiaketan!

Hauek dira lehiaketako epeak:

•             Urriaren 1etik 27ra: taldeek izena emateko aukera eta onlineko bozkaketa

•             Urriaren 27an: Onlineko bozkaketa bukatzen da bi talde publikoaren botoei esker sailkatuko dira. Epaimahaiak bi finalistak aukeratuko ditu

•             Urriaren 31an: Lau banda finalistak zeintzuk diren publikoki iragarriko dugu.

•             Azaroaren 28an: Finala, zuzeneko emanaldiekin, bozkaketa eta banda irabazlearen aukeraketa.

 

Hemen duzue lehiaketako webgunea: www.bandenlehia.com

Eta hau bideoa: