Euskararen Ginkana lehiaketaren hirugarren astean sartu gara eta aurrera doa. Taldeak dagoeneko martxan eta frogak burutzen! 21 talde ari dira 3.000 euroko saria lortzeko lehian, horretarako astero proposatzen diren erronkak burutuz. Hirugarren proba egiten ari dira dagoeneko euskara, teknologia berriak eta ekologia gaitzat hartuta. Zortzi galderaz osatutako galdera sorta erantzun behar izan dute lehen proban. […]