Maiatzaren 7an Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia ospatu genuen Euskararen Etxean. Ekitaldia urtero antolatzen ditugun Jakintza Librearen Jardunaldia zikloaren barruan kokatzen dugu. Bosgarren edizio honetako ardatzak hezkuntza eta teknologia izan dira. Jardunaldian teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Guztira, bost ikastetxe, […]