Telebista ikusteko modua aldatu dela argi dago. Eta asko hitz egiten da ikus-entzuleok ditugun ohitura berriei buruz, telebista ikusi eta aldi berean sare sozialetan jarduteari: asko dira, gero eta gehiago, ikusten ari direna sare sozialetan partekatzen duten erabiltzaileek; saioetan gertatzen dena sarritan Twitterren aldi berean edo ondoren tendentzia bilakatzen da; saioetan ere partekatzeko traola proposatzen […]