Europako hizkuntzak: hurbilekoak baina ezezagunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2016ko ots. 22a, 09:17

Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna aurten UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera ospatuko dugu. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Europan hitz egiten diren hizkuntzei buruzko jardunaldia antolatuko du eta sortu berri duen Europako Hizkuntzen mapa berria aurkeztuko du.

Europan munduko hizkuntzarik ezagunenekin batera ezezagunak diren hizkuntza asko hitz egiten dira. Hizkuntza horiek lehen hizkuntza dira askorentzak, gureak euskara edo gaztelania diren bezala, eta hurbil egon arren ez ditugu ezagutzen.

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Europako Hizkuntzen mapa egin berria du eta ekitaldian aurkeztuko da. Bertan, gure artean bizi diren europar hizkuntza gutxituetako zenbait lagunek bere hizkuntzaren egoeraz hitz egingo digute.

Oharra: Nahi duenarentzat mapa eskuragarri egongo da.

www.azkuefundazioa.eus