Gaurkoan, Sarriko Business School-eko talde batek bisitatu du Euskararen Interpretazio Zentroa. Helduen formakuntzarako talde honek, berriro ere aukeratu du Euskararen Etxea ikasleentzako irteera interesgarri bezala. Izan ere, Euskararen inguruko hainbat gauza erakutsi dizkiegu eta gai mordoen inguruan ibili gara goizean zehar. Euskalkiak, Euskara batua, Euskararen historia eta horrelako hainbat arlo jorratu ditugu bisita egin dugun heinean. […]