Euskal Autonomi Erkidegoan, ehuneko 99ak gaztelaniaz nabigatzen du interneten, Eustateko 2015eko informearen arabera. Eta hori datu txarra dirudien arren, normala da guztiz, biztanle denek EAN gaztelania menperatzen dutelako, elebidunak direnek ere. Eta hauek ere normaltasunez gaztelania erabiltzen dute irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo aisialdi momentuetan nabigatzeko. Gainera, askotan komentatu dugun moduan, nabigatzeko modua asko aldatu da azkenaldian […]