Atzo arratsaldean bisita berezia izan genuen Euskararen Etxean. Izan ere, Zornotzako Nagusien Aretoa hurbildu zitzaigun Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko asmoz. Nagusien Aretoak, Zornotza inguruko nagusiak biltzen dituen talde honek, hilero irteera bat antolatzen du batez ere Bizkaia inguruan dauden gauza ezberdinak ikusteko asmoz. Hortaz, Martxoan Bilboko Euskararen Etxera etorri eta Euskararen inguruko gauza ugari ikusteko […]