
‘Sorginen Kondaira’ izeneko bideo-jokoa aurkeztu du Binary Soul kooperatibak. Bertan ezagutu ahal izango dituzu Euskal Mitologiako pertsonaiak; sorginak, basajaun, Mari, lamiak, tartalo… Apirilaren 21ean aurkeztu zen proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso duena. Urtebete eman dute Binary Soul kooperatibako langileek jokoa burutzen. Euskara eta euskal kultura sustatzea da beraien helburua, horretarako erreferentzia historikoak erabiliz. […]