UEUk unibertsitateko euskarazko on-line eskaintza egoera eta erronkak aztertzeko jardunaldia antolatu du, ekainaren 10erako, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Jardunaldiak euskarazko on-line eskaintza izango du abiapuntu eta helburu. Egungo gizarteak denbora eta espazio malgutasuna, pertsonalizazioa eta interakzioa bezalako hezkuntza-beharrei erantzun behar die. Zein da unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintza?, Zein da instituzioek arlo honetan planteatzen duten […]