Haurrek euskal kulturara hurbiltzeko asmoa duen proposamen jantzia da Loraldia Eskola. Loraldia Kultur Elkarteak sortu du, Festibala gizarte osoari helarazteko xedez. Egitasmo berritzaile hori irailean abiatu zen, ikasturtearekin batera, San Adriango Urretxindorra ikastolarekin eta Deustuko Ikastola eskola publikoarekin elkarlanean: Loraldia Elkarteak unitate didaktiko bat sortu eta, tresna hori baliatuta, sormen-prozesu bat garatzea proposatu zien ikastetxeei. […]