uriola.eus

'Tribuaren Berbak' saioan oinarritutako unitate didaktikoa aurkeztuko dute Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

ETB1eko Tribuaren Berbak saioan oinarrituriko Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz sekuentzia didaktikoen aurkezpena egingo dute gaur Euskararen Etxean.

Material hau ikasgeletan euskara lantzeko erabiltzeko aproposa da eta aurkezteko Kike Amonarriz bera izango dugu gurekin. Amonarriz telebista saioko aurkezlea izan zen eta materiala honen sorkuntzako zuzendaria izan da baita ere.

Sekuentzia hauek DBHra begira prestatu badira ere, atal asko batxilergoan, unibertsitatean edo euskaltegietan ere erabili ahal izango dira euskara ikasgaiaren osagarri gisa. Irakaslegoari zuzendutako aurkezpena izango da, baina interesa duen orok parte har dezake.

 

Hamar sekuentzia didaktikok osatzen dute materiala
Web gune honetan eskuragarri dago eta baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko EIMA Katalogoan ikus daiteke.

Euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzen du, Tribuaren Berbak saioko edukiak oinarri hartuta.

Sekuentzia hauek DBHra begira prestatu badira ere, atal asko batxilergoan, unibertsitatean edo euskaltegietan ere erabili ahal izango dira euskara ikasgaiaren osagarri gisa.

Sekuentzia bakoitzean gai bat jorratzen da, eta ikasleei helburu komunikatibo bat planteatzen zaie. Gaiak lantzerakoan, hainbat jarduera proposatzen dira eta jarduera horietako hainbatetan Tribuaren Berbak saioko bideoak daude ikusgai. Honekin batera doan bideoa horietako sekuentzia bati dagokio. Bertan, euskararen inguruko zenbait galdera potolori argi eta garbi erantzuten diete hiru gaztek.

Ikasleentzako jarduerek, lan koadernoak eta irakasleen gidak osatzen dute sekuentzia didaktiko bakoitza. Eta horiez gain, interesatuek, materiala erabiltzeko gida, sekuentzien edukien laburpena eta proiektuaren inguruko informazioa aurkituko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa