Uztailaren 4an Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa antolatuko du UEUko Hizkuntzalaritza sailak Baionan. Hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak jendaurrean plazaratzeko gune izan nahi du jardunaldiak. Berrogeita hamar bat hizkuntzalari bildu ziren 2013ko uztailaren 4an Eibarren «Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak» izenburua zuten jardunaldietan. Hizkuntza aztergai duten ikertzaile euskaldunak biltzea zen helburua, hainbat jakintza-arlotan abian diren […]