Bideo-joko berri bat aurkeztu da. Beste bideo-joko bat besterik izan zitekeen, zaletuen gogoak aseko lituzkeena, berezitasun bategatik ez balitz: euskaraz ere badago hasieratik! Kaia Studios bideo-joko egileek sortua, maiatzaren 23an estreinatu dute eta, gure laguntzari esker, euskara jokoa erabili ahal izango den zortzi hizkuntzen artean izango da, ingelesa, frantsesa eta txineraren maila berean, besteak beste. […]