Gazteen arteko euskararen erabilerak behera egin du EAEn, batez ere Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2017ko eka. 1a, 08:30

Datuen arabera, 2008an %43,9tik egiten zuten euskaraz 15-29 urteko gazteen artean, 2016an %27,1era jaitsi da euskararen erabilera.

2017ko martxoan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikotik ateratako errealitatearen argazki bat aurkezten dizuegu. Lagunekin euskara erabiltzearen ohiturak beheranzko joera izaten jarraitzen du Euskadiko gazteen artean: lagunekin euskara batik bat edo bi hizkuntzak neurri berean erabiltzen dituzten Euskadiko gazteen ehunekoak  10 puntutik gorako jaitsiera metatua izan du 2004ko eta 2016ko ehunekoen artean (% 48,5etik % 38,1era).

Lagunekin euskara erabiltzearen ohituraren beherakada Euskadiko hiru lurraldeetan gertatu da, baina bereziki nabarmena izan da Bizkaian. Hain zuzen ere, lagunekin daudenean euskaraz batik bat edo euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten duten gazte euskaldunen ehunekoa % 43,9tik (2004) % 27,1era (2016) jaitsi da. Adierazle horretan sartzen dira dena edo ia dena euskaraz egiten dutela diotenak, euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak, eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztenak.

Baina lurralde historiko bakoitzaren balio osoaren banaketan alde handiak eta esanguratsuak daude:

Bizkaian euskara lagun-giroan gehien erabiltzen den bigarren lurralde historikoa da, eta hor, balioak oso desberdinak dira. % 6,1ek soilik diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela; % 4,2k diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta  bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela diotenek osatzen dute talde handiena (% 16,8).

Gipuzkoan % 36,1ek diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela,  % 5,5ek diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta % 16,3k diote bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela.

Araban erabiltzen dute gazteek gutxien euskara lagunekin hitz egiteko % 4,4k erabiltzen dute euskara soilik, % 4,4k gaztelania baino zertxobait gehiago erabiltzen dute eta  % 12,3k bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituzte.

Laburbilduz, EAEko gazteen artean, 2004tik 2016ra behera egin du lagunekin euskara erabiltzen dutenen ehunekoak, 10 puntu eta Gipuzkoan gazteen %36,1ek lagunekin ia den-dena euskaraz hitz egiten dute; ehuneko hori %6,1 da Bizkaian eta %4,4 Araban.

 
Hona hemen 2017ko Euskadiko Gazteen egoeraren diagnostikoa.