Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengo edizioan Gaizka Izagirre zinema kritikariak, Urtzi Urkizu Berriako kazetariak eta Zurriolako Butaka saioaren zuzendariak eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate saileko irakasleak osatuko dute. Bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du. Bigarren bideo onenaren egileak, ordea, 300 euroko saria. Ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.