Elebide-Hizkuntza-Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2016. urteko memoria aurkeztu du. Txosten honen arabera, iaz 544 izan ziren izapidetutako intzidentziak, eta horien %83a hizkuntza eskubideak urratu zaizkiela sentitu duten herritarren kexak dira guztira, 452 kexa. Beraz, kexei dagokienez, nabarmendu behar da aurreko urtearekin alderatuta jaitsiera izan dela: 470 kexa jasotzetik 452 kexa jasotzera. Elebide 2008an jaio zen eta […]