Euskal Wikilarian Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan parte hartu du. WikiLoveMonuments mundu osoan zehar 44 herrialde ezberdinetan antolatzen den lehiaketa da. Bere helburua ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuraztea da, argazki lehiaketa baten bidez. Euskal Herrian dugun ondarea anitza da, eta 2017an lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Lehiaketaren helburua Wikipediako irakurle, lankide, […]