Denbora gutxian izugarrizko aurrerakuntzak izan dira teknologian. Duela urte batzuk pentsaezinak izango liratekeen gauza asko posible dira gaur egun. Horietako bat zerbait pentsatu eta testu idatzira pasatzea izango litzateke. Baina nola da hori posible? Bremengo Unibertsitateko bi ikertzailek landu dute gai hau. Aurrerapen teknologikoa egiteaz gain, gizaki eta ordenagailuen arteko harremana aztertzeaz arduratu dira ikertzaile […]