OpenStreetMapek datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu, nahi dituen edonorren esku jarriz. Egunero doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, muga legal edo teknikoak dituzte, jendeak datu hauek modu sortzaile zein produktiboan erabiltzea ekidinez. Horri aurre egiteko asmoa izan zen proiektu honen abiapuntua. OpenStreetMap 5.000.000 erabiltzaile inguru dituen proiektu ireki, sozial eta erraldoia da. […]