AEKren Praktikatu zerbitzuak Praktikaren Magia, esperientzien topaketa antolatu zuen, Bilboko Hika Ateneon, ostiralean. Bertan, 50 bat lagunek hartu zuten parte: batik bat, mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileek. Lehenengo partean, hainbat herritako esperientziak aurkeztu ziren, tertulia laburren bidez: Noelia Lataburu eta Josune Garcia de Bikuña dinamizatzaileek bi proiektu azaldu zituzten gurasolagun taldeak elikatzeko: Lautadako familien pasaportea eta Andoaingo bidaide. Garbiñe Okerantza euskara-teknikariak eta Fernando Landaburu […]