Euskararen Adierazle Sistema [EAS] aurkeztu dute gaur, Donostian, euskararen osasunaz informazioa era planifikatuan eta sistematikoan emango duen tresna hau bultzatu duten erakunde nagusiek. Proiektu honen abiapuntuan euskararen errealitatea albait zehatzen ezagutzeko helburua dago, beharrezkoa baita hizkuntza politikarik eta estrategiarik eraginkorrenak sustatzeko. Euskararen egoera arlo ezberdinetan ezagutzeko hainbat tresna eta ikerketa daude gurean: Inkesta Soziolinguistikoa, Arrue […]