Azken urteetan sare sozialak informazio iturri bilakatu dira, besteak beste, edonorri askotariko edukiak argitaratzeko aukera emanez. Googlek ideia horri heldu eta Bulletin jarri du martxan. Erabiltzaileei beraien inguruan gertatzen diren gauzen berri emateko tresna bat da. Apustu hiperlokal honetan erabiltzaileak arduratuko dira bertan agertzen diren albistak idazteaz. Bideo eta irudiak ere beraien esku egongo dira. […]