Facebookek eraso eta jazarpenei aurre egiteko funtzio berriak jarri ditu martxan, komunitate seguruago bat osatzeko asmotan. Posible izango da interesatzen ez zazkizun edo ezagutzen ez dituzun kontaktuekin harremanik ez izatea. Neurri hauek hartzeko, kontuan izan ditu komunitatearen eta zenbait erakunderen iruzkinak; hala nola, sareetan jazarpenak jasatzen dituzten kolektiboen ordezkariak direnak, emakume eta kazetarienak, esaterako. […]