Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioa elkarlanean B-Tuber ikastaroa eskeiniko dute martxoak, 26, 27 eta 28an, goizeko 10:00tik 14:00ra, Euskararen Etxean. Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie. Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko Iker Maguregi eta Ane Atxutegi YouTuberra izango dira. Ikastaro dibertigarri […]