Proiektu honi esker euskarari lotutako udaleku erakargarri batzuk sustatzearekin batera, erabileran eragiteko baliagarriak izan daitezkeen tresnen inguruko azterlan bat garatuko da. Izan ere, udaleku hauetan euskararekin harreman mota ezberdinak dituzten gazteak beren beregi bilduko dira (inguru soziolinguistiko ezberdinetakoak, euskara ama hizkuntza dutenak eta ez dutenak…) eta, testuinguru horretan, hizkuntza portaeren inguruko analisi bat egingo da. […]