Udako Euskal Unibertsitateak Artizarra sare soziala aurkeztu du, euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala. Artizarra sare sozial berriaren helburu nagusia «ikertzaile eta profesionalen arteko harremanak» erraztea da, kontuan hartuta bide arina dela kontaktuak egiteko eta horiek «kudeatzeko tresna egokia». Izan ere, Linkedin, lan harremanen arloan, eta Google Scholar edo Research Gate, arlo akademikoan, izan dira Artizarraren «inspirazio, […]