Ekainaren 22an, 14:00etan, Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldia ospatuko da Donostiako Tabakaleran. Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditu Bai Euskarari komunitateak. Aurreko urteetan bezala, hiru sari banatuko dira: Bai Euskarari ziurtagiria duten bi entitatek […]