Erakusketa honek omenaldia egin nahi die pilota-jokoan, zesta punta eta erraketa modalitateetan, kirolari profesional moduan aritu ziren lehenengo emakumeei, eta areago eman nahi ditu ezagutzera. Emakume horietako asko pilota-jokoan tradizio gehien zuten euskal herrietakoak ziren, eta mundu osoan gailendu ziren. XX. mendearen lehenengo hamarkadetan zabaldu ziren frontoi asko erraketa jokoan aritzeko diseinatuta edo egokituta […]