Oraindik banatzeke dago 1. saria: 1.200 euro eta 2. saria: 300 euro. Hiru adituk osatutako epaimahaiak jasotako lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta; Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.
Sariak
1. Saria: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du.
2. Saria: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du.
Ikusleen Saria: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.
Sari guztiak Gaztezulo IX. bideo lehiaketaren sari banaketa festan banatuko dituzte, Euskararen Etxean, eta noski, denok zaudete gonbidatuta. Adi ibili, laster zabalduko dute eguna eta ordua. Bitartean, gozatu Publikoaren Saria eskuratu duen lan ederrarekin.