Talde enbaxadore honen bitartez proiektua langileen artean hedatuko da eta hiztunen aktibazioa sustatuko da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ‘Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz’ ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den […]