Guztien artean, 289 kexak izan ziren eta horien % 98tan urraketa euskara erabiltzeko eskubidearekin loturik egon zen. Eusko Jaurlaritzak Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2017ko memoria onartu du aste honetan. Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu duenez, 2017an hizkuntza eskubideen urraketekin loturiko 346 intzidentzia erregistratu ziren, aurreko urtean baino 230 gutxiago. Izapidetutako intzidentzia guztien artean, […]