Udaldiari begira, mugikorretarako zaindu aplikazioa abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, gazteen eta nerabeen artean alkohol-kontsumoak eragindako nahasmenduen agerraldia saihesteko. Aplikazio berri hau Google Play-n deskargatu daiteke eta informazio interesgarria eskaintzen du kontsumoaren ondorioei buruz, alkoholaren inguruko mito faltsuak apurtzen lagundu eta aisia-aukerak eskaintzeaz gain. Aplikazioa prebentzioaren eta osasuna sustatzearen ikuspegitik dago planteatuta, eta alkoholik gabeko aisia-planak egitera animatzen ditu gazteak […]