Big Data esperientzia hobea izateko jokalari ugaridun bideojokoetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko ira. 25a, 12:02

Big Data  bideojokoen munduan esateko asko dauka, batez ere  jokalari multzo masibo gisa definitzen direnetan. Partida mota hauek mundu osoko jokalariekin lehiatzeko aukeran oinarritzen dira egoera mota ezberdinetan: “arena” moduan helburu zehatz bat lortzeko lehian, kirol jolasak taldeka burutuz edota lehiaketa birtualetan.

 

Denetan bera gertatzen da: jokalari bat partida batera heldu eta bertan dauden lehiakideek esperientzia edota trebezia maila oso ezberdinak badituzte, dibertsioa amaituko da. Esperientzia gabeko jokalaria beti onenekin jokatu eta galtzean edo jokalaria adituak haren mailakoak ez aurkitzean interesa galduko du. Lehia estimulua ezin da kendu, dibertsioa desagertuko baita.

Gauza hauek konpontzeko eta esperientzia hobetzeko,  Big Data erantzuna da. Aisialdiko produktuei buruz hitz egiten dugunean, datuen erabilera eta analisia ez da negozio batean egiten denaren ezberdina.  Datuak aztertzea funtsezkoa da garatzaileek jokalari desberdinen portaera kontuan izan dezaten. Bideojoko enpresek jokalarien estiloa, trebetasunak edota ordu zenbatekoa aztertzeko aukera dute, era berean beste enpresen bezeroen datuak erabiltzen diren bezala.

Matchmaking prozesua, sareko jokoen saioetan jokalariak konektatzeko prozesuari emandako izena, urteetan zehar hobetu egin da. Lehen eskakizun gutxik eragiten zuten jokalariak bateratzeko, edo aldagai gutxi kontuan hartuta egiten ziren. Gaur egun,e gaitasunak, mailak, konexio-kalitatea… Dena aztertzen da jokalariei esperientzia onena eskaintzeagatik.

Big Datak, ordea,  aukera ematen du pauso bat gehiago emateko matchmaking batean, eta ez bakarrik jokoaren trebetasun bereziak kontuan hartuz, baizik eta hainbat aldagai gehituz ere. Parte-hartzaile berriei ikuspegi berri bat eman ahal zaie geruza gehigarri bat kontuan hartuz: datu demografikoak, interesak edota datazio aplikazioak erabiltzen dituzten moduko hainbat.

Adibidez, trebetasunak bakarrik kontuan ez hartuz,  jokalariak gustukoa dutenmusika, bisitatzen dituzten webguneak, adina eta kokapena, karrera (edo ikasketak), eta beste parametro harrigarriak diruditen arabera  bilduko dira. Baina dena kontatzen du jokalariak elkartzeko, bereziki zenbait joko generotan.

Pertsonaia eta “ibilbide” antzekoekin bat egitean, jokoaren esperientzia naturala bihurtzen da. Horrela esateagatik, jarduera bat egiteko (futbol partida bat adibidez) fisikoki aukeratzea bezala da. Sareko lehiaketetan esperientziarik txarrena gure izaeraren kontrakoak diren pertsonaiekin topatzea izan daiteke, edo zakarrak izan daitezkeen jokalariekin.

Horregatik,  Big Data datorren elkarketa belaunaldi berrientzako gakoa da. Eta, jakina, bideojokoen algoritmoen garapena esperientzia praktiko oso zuzen eta interesgarria da mundu profesionalean, baita pertsonekin bat etortzeko aplikazio unibertsoan ere.