Irailean jokatu zen Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa eta datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein lekutan libreki erabili ahal izateko. Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dute eta aurreko urteko marka hautsiz, 859 argazki jaso dituzte.
EWKE elkarteak izendatutako epaileak lanean aritu dira eta badauzkagu dagoeneko argazki irabazleak. Finalista gisa hautatutako 10 argazkiak zuzenean nazioarteko sariketara pasako dira. Argazki hauek gure ondarearen testigantza jasotzen duten argazki berri ugari dira, Wikipedian edo beste edozein egitasmotan erabiltzeko libre direnak.
Hemen dituzue Euskal Herrian egindako argazki onenetarikoak: