Hala, 2004-2007 urte bitartean jaiotako 60 gazte bilbotarrek parte hartuko dute hil honetan Euskarren Etxean egingo diren bi lantegietan.
B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute. Horretarako formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak eskainiko zaizkie gazteei.
Proiektuak doako bi ikastaro biltzen ditu. Batetik, Oinarrizko Youtuber Lantegia, Youtube kanal bat eta bideoak sortzeko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”. Bestetik, Youtuber Lantegi Aurreratua, “Youtube ezagutu eta bideoen edizioan moldatzen direnei” zuzenduta dago.