Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber proiektuaren hirugarren edizioa ondu dute, eta partaidetza erabatekoa izan da, plaza guztiak bete baitira. Hala, 2004-2007 urte bitartean jaiotako 60 gazte bilbotarrek parte hartuko dute hil honetan Euskarren Etxean egingo diren bi lantegietan, Bilbon. B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko […]