Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acasusok ekainaren 6an burututako Otto Pette liburuaren irakurketa jarraituan parte hartu du; irakurketa hori Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren baitan egin da. Ekimenaren hamabigarren edizioa izan da, eta Anjel Lertxundiren Otto Petteren 25. urteurrena ospatu dute. 400 bat lagun txandatu dira Anjel Lertxundiren obra irakurtzeko. Lertxundik berak irakurri ditu […]