Uda garaia da, eta mugikorra hondartzara eramateko ohitura zalantzan jarri beharko zenuke, hondartzan zure telefonoa honda dezaketen hainbat etsai biltzen baitira, eta etsaiok ez dira nolanahikoak. Hortaz, beharrezkoa ez bada, hobe duzu telefonoa etxean uztea, gerizpean, freskotan. Hasteko, adi urarekin. Konpainia batek esaten duenean bere telefonoek ur zipriztinak jasaten dutela, kontuz, bi edo hiru tantez […]