Iragan ostiralean Youtubeskolak egitasmoa aurkeztu zen Bilbon dagoen Euskararen Etxean. Proiektuaren helburua gazteek euskarazko edukiak sortzea da interneten, Youtube kanala erabiliz. Horretarako tailerrak eta lehiaketa bat egingo dira. Tailerrok urrian egingo dira Bizkaiko bost udalerritan: Durango, Basauri, Derio, Zalla eta Amorebieta-Etxano. Ekimena, hain justu, Basauri, Durango eta Amorebieta-Etxanoko Udalekin eta Enkarterriko eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan […]