Youtubeskolak egitasmoa abian da. Proiektuaren helburua gazteek euskarazko edukiak sortzea da interneten, Youtube kanala erabiliz. Horretarako tailerrak eta lehiaketa bat egingo dira. Tailerrok urrian egingo dira Bizkaiko bost udalerritan: Durango, Basauri, Derio, Zalla eta Amorebieta-Etxano. Ekimena, hain justu, Basauri, Durango eta Amorebieta-Etxanoko Udalekin eta Enkarterriko eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan burutu da. Bada, Youtubeskolak Derion, Amorebieta-Etxanon eta Zallan egongo […]