2019/10/23 10:00 - 19:30

Wordpress ikastaroa

Wordpress ikastaroa
Euskararen Etxea, Deustualdea

Ikastaro teknologikoak antolatzen jarraitzen dugu. Urriaren 23an izango da hurrengoa: Blog-Wordpress. Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea urriaren 21ean amaituko da.
Plaza mugatuak dira; beraz, Wordpress ikasi nahi baduzu eman izena hemen

Blogak komunikazio pertsonalerako web sinpleak izatetik, garapen aukera handiak eskaintzen dituzten tresnak izatera pasa dira. Blogak sortzeko erabiltzen ziren tresnek orain aukera gehiago eskaintzen dituzte; horien artean ezagunena Wordpress da. Tresna horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu eta landuko ditugu ikastaroan, webgune sinple batetik hasi eta garapenerako aukerak aztertuz.
 

EGUNA: Urriak 23, asteazkena
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
PLAZA KOPURUA: 12 lagunentzako ikastaroa izango da
LEKUA: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo
PREZIOA: Doan
IZEN-EMATEA: inprimaki hau bete