Espazioa, osasuna, pribatutasuna, estatu eta enpresa handien arteko sinbiosiak hartzen dute protagonismoa faro berri honetan. Paradigma berriak behar ditugu, baina momentuz eztabaida aurreratu batzuk bakarrik daude mahai gainean. Gure datuen pribatutasuna eta segurtasunaren alorra osasun publikoko arazo bat bezala tratatzen hasi behar dugula argi dago. Norbanako batek bere datuak hedatzen dituenean, besteak ere kaltetzen ditu. […]