Azkue Fundazioak eta Xarek Durangoko Udalaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan. Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek hartuko dute parte hiru gune ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktiko barnebilduko dituen egitasmoan. Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xarejardunaldi hau Gasteizera […]