Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendaria eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiko harrera ekitaldian hitza hartuko dute bihar, urriak 31, Durangon. Udal ordezkaritza ere izango da bertan, Ane Abanzabalegi eta Julian Rios alkateordeak, eta hala, ekimen honen bultzatzaile diren hiru instituzioak arduratuko dira parte hartuko duten 450 gazteei ongietorria emateaz. Harrera […]