Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber proiektuaren laugarren edizioa ondu du, Youtube plataforman euskararen presentzia handitzeko xedearekin. 2006-2007 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da azaroaren 25etik abenduaren 8ra bitarte. Izena eman duten hurrenkeraren arabera onartuko dira parte-hartzaileak; beraz, ez da zozketarik […]