Wikikedada: WikiEmakumeok/WikiDurango

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2020ko urt. 21a, 15:34

wikikedada

Durangoko Andereak taldeak Wikipediari buruzko saioa antolatu du Ibaizabal ikastolan, WikiEmakumeok egitasmoaren baitan. Urtarrilaren 23an egingo da saioa, 16:00etatik aurrera. Mentxu Ramilok zuzenduko du jardunaldia; genero arrakala murriztea du xede. Jardunaldian ondoko gaiak eta helburuak jorratuko dituzte: emakumeen biografia berriak sortu; Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dauden emakumeen biografiak euskarara ekarri; emakumezko editore euskaldunen kopurua handitu; Euskal […]

Osorik irakurri